XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3. DEFINIZIOAK, SINBOLOGIA ETA ERABILITAKO IHARDUERA-SAILKAPENA

A) Ondasun eta zerbitzuen gaineko eragiketak

Produkzio-unitate egoiliarren produkzio-prozesuan zuzenean esku hartzen dutenak eta ondorioz Barne-Produktu Gordinaren eraketa, kanpoko elkartrukeak eta ondasun eta zerbitzuen erabilpena dakartzatenak dira.

P. 10 Ondasun eta zerbitzuen produkzioa

Unitate egoiliarren iharduera ekonomikoaren emaitza da.

Bertan sartzen dira bai salmentara destinaturiko ondasun eta zerbitzuen produkzioa (nahiz merkatura joanez, autokontsumituz, edo alokairuak espezietan ordaintzeko erabiliz, etab.) bai salmentara ez destinaturiko zerbitzuena, hau da, administrazio publikoek egiten dituzten zerbitzu kolektiboak.

P.20 Bitarteko kontsumoa

Produkzio-unitate egoiliarren Bitarteko Kontsumoak, beste ondasun eta zerbitzuak produzitzeko kontsideratutako denboraldian kontsumitu izan diren salmentara destinaturiko ondasun guztien (kapital finkoarenak salbu) eta zerbitzu guztien balioa errepresentatzen du. (S.E.C. 320)

Konbentzionalki bitarteko kontsumo bezala kontsideratzen dira hainbat produkzio-denboralditan zehar balio gutxikoak izan diren ondasunak (100 kontu-unitate baino gutxiagokoak), kopuru horretatik pasatzen direnak kapital finkoaren eraketa gordina bezala sailkatuz.

Bitarteko kontsumo bezala kontsideratutako ondasun-mota honetako adibideak izan daitezke erreminta txikia edo ibilgetuaren mantenimendurako pieza txikiak.

Konbentzionalki partida honetan sartzen dira baita helburu militarretara destinaturiko ondasun iraunkorrak ere.

P.3B Azken kontsumoa: pribatua eta publikoa

Azken kontsumoak, giza beharrak zuzenean asetzeko erabilitako ondasun eta zerbitzuen balioa errepresentatzen du, behar horiek nahiz indibidualak (familien azken kontsumoa) nahiz kolektiboak (administrazio pribatu eta publikoen azken kontsumoa) izan. (S.E.C. 327)

- Bi kontsumo pribatu mota kontsideratzen dira:

a) Kontsumo pribatu erregionala: familia egoiliarren kontsumoa jasotzen du, familia horiek nahiz erregioan bertan nahiz munduko beste edozein partetan egin kontsumo hori.

b) Barne-kontsumo pribatua: erregioan egoiliarrek eta ez-egoiliarrek egiten dutena da.